2014/10/15

Igartubeitia Baserri Museoa Sagar zanpaketa Sagardo Astea 2014.

XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, habe luzeko dolarea lanean ikusteko aukera paregabea, jendeari jarduera haren berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskainiz.
Zurezko egitura hau indarrez bihurritzea, sagarraren usaina eta lehen muztioaren lurruna, aspaldiko lan baten lekuko izatea…. jardun honetan dena da zirraragarri.
Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmoan zanpatzen dituzte. Kirikoketa, pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egiten den txalapartaren aldaera da. 



Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko kide diren bost bizilagunek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzezten dute.


  Argazki gehiago:

 

Jo ala Jo Kultur Taldekoek Kirikoketa jotzen...





Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuei eta abarrei buruzko arloetaz jabetzen dira.

Iturria: igartubeitibaserria.net