XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, habe
luzeko dolarea lanean ikusteko aukera paregabea, jendeari jarduera haren
berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskainiz.
Zurezko egitura hau indarrez bihurritzea, sagarraren usaina eta lehen
muztioaren lurruna, aspaldiko lan baten lekuko izatea…. jardun honetan
dena da zirraragarri.Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmoan zanpatzen dituzte. Kirikoketa, pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egiten den txalapartaren aldaera da.
Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko kide diren bost bizilagunek, XVII. mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzezten dute.
Argazki gehiago:
Jo ala Jo Kultur Taldekoek Kirikoketa jotzen...
Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe jantzi eta ehun, altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko produktuei eta abarrei buruzko arloetaz jabetzen dira.
Iturria: igartubeitibaserria.net
No hay comentarios:
Publicar un comentario