Mostrando entradas con la etiqueta zinea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta zinea. Mostrar todas las entradas

2014/05/16

Begira Photo 2014, badator!

http://www.begiraphoto.com/2014/ 

Begira Photo 2014, Durangoko Nazioarteko Argazki Garaikidearen Festibalak IV. edizioa betetzen du.
Kinua Argazki Elkarteak bultzatzen duen festibal honek argazkigintza garaikidearen sormena ezagutarazi eta hedatzea du helburu. Aurtengo edizioaren asmoa, Euskal Herriko autore gazteen lana erakustea eta nazioarteko argazkilari batzuk ezagutzera ematea da. 

Aurtengo edizioaren EGITARAUA:

"Pérdida" Rous Boisier.
ERAKUSKETAK
* Ekainaren 10etik 29ra

"Pérdida"
- Rous Boisier.
* Arte eta Historia museoan.

"Butterfly days" Bego Antón.

"Butterfly days"
- Bego Antón.
* Komertzioen erakusleihoetan

Cabanga Godzilla.

"Cabanga"
- Godzila.
* Azokan.

"Ero" Segun Lazkano.

"Ero"
- Segun Lazkano.
* Plateruena Kafe Antzokian.

"Bosnian déjà vu" Goiuri Aldekoa-Otalora.

"Bosnian déjà vu"
- Goiuri Aldekoa-Otalora.
* Arte eta Historia museoan.

"Surrounded" Helena Goñi.

"Surrounded"
- Helena Goñi.
* Tanka estudioan.

"Desplazamiento" Garazi Erdaide.

"Desplazamiento"
- Garazi Erdaide.
* Kaleetan zehar


AUTOERRETRATUAK
- Erakusketa kolektiboa

Plateruena Kafe antzokian, 
* Ekainak 10etik 29ra.

HITZALDIAK
NOCTIS, + K PHOTO
- Txelu Angoitia eta Jesus Mari Arruabarrena.
* Ekainak 10,
Arte e Historia Museoan, 19:00etan.

IKUSENTZUNEZKOA
Gaia: Maroko
- Hainbat autore.
* Ekainak 11, 19:00etan.

ARGAZKI LIBURUEN AURKEZPENA
"Invisible walls"
- Iñigo Beristain.
* Ekainak 12, 19:00etan.
"Invisible walls" Iñigo Beristain.

HITZALDIA
Argazkia, gorputza eta bizipenak
- Jesús Micó.
* Ekainak 13, 19:00etan.

HITZALDIA
Barnekoari argazkiak egitea
- Rous Boisier eta Goiuri Aldekoa-Otalora.
* Ekainak 17, 19:00etan.

IKUSENTZUNEZKOA
Gaia: Peru
- Hainbat autore

AURKEZPENA
Contratiempo Aldizkaria.
- Ricky Dávila.
* Ekainak 19, 19:00etan.

TAILERRA
"Norbera autore"
- Jesús Micó.
* Ekainaren 14 eta 15an,  
Pinondo Etxean.

TAILERRA
"Nire bizitzako egun bat."
- Zaloa Fuertes.
Umeentzat zuzendutako tailerra.
* Ekainaren 21 eta 27an,  
Pinondo Etxean.

KLAUSURA
Emak bakia filmaren proiekzioa
- Oskar Alegria.
* Ekainak 28, 19:00etan,  
Plateruena Kafe Antzokian.

Emak bakia filmari buruzko hitzaldia
- Oskar Alegria.
* 21:00etan.
Begira lagun sariaren zozketa
* 23:00etan.
Man Ray "Emak bakia" Oskar Alegria.
- Dj Satte.
* 00:0etan. 









Ekainaren 10etik 29ra arte
 Durango, Bizkaian,
Zita bat duzu!

2011/12/09

'Aizkora Hotsak goi mendietan' IV. Mendi Film Festibalean

Juanra Madariaga, Alex Txikon, Ernesto Ezpeleta eta Xabier Erro
@Joxe Amantegi, 2011.

Atzokoan, Durangoko Azokaren egitarauaren amaiera bezala, Bideografik ekoiztutako azken lana, "Aizkora Hotsak goi mendietan" Alex Txikon, Ernesto Ezpeleta eta Xabier Erro protagonistak bertan zirela, filmaren estreinua, San Agustin Kultur Aretoan eskeini ziguten.

Eukeni Arriortua. Zuzendarikidea, Bideografik.
@Joxe Amantegi, 2011.

Bide batez, Abenduak 12tik 20ra, Gasteizen, ospatuko den IV. Mendi Film Festival aren aurkezpena eta bertara joateko gonbidapena egiteko balio izan zuen.

- Gasteizko IV. Mendi Film Festival: Egitaraua.pdf

2011/11/19

Gartxot Bardoaren istorioa, marrazki bizidunetan

Arturo Campionen narrazioan oinarritua eta Benito Lertxundiren musika lankidetzarekin batera, Asisko Urmeneta, Edorta Barruetabeña eta Juanjo Elordik jorratutako 85 minutuko film honetan Gartxot eta Mikelot (aita-semeak), XII. mendeko Itzalzuko bi koblakarien istorioa kontatzen zaigu.


Abodin artzain legez lan egiten zuen Gartxot, Orreagako monjeek erromes gidatzat hartu zuten; Mikelot kantari handi batean bihurtzeko asmotan zebiltzan.

"Arazoa", euskaraz Orreagako borrokari buruzko bertso batzuk abestu zituztenean hasi zen, ez baitziren fraideen gustokoak izan. Gartxot monastegitik kanporatzea erabakitzen dute, bere semea indarrean bertan geldiaraziz, ez baitzuten bere Kanturako gaitasuna desaprobetxatu nahi.
Aipatzekoa da, hunkigarria den tragedia honetan, Asiskoren marrazteko gaitasun berezia, argazkiekin uztartzen den teknika
digitala eta pertsonaien ahozkotasunaren egokipena bertako hizkerara eginiko ahalegina, Xiberotarra erabiliz.
Informazio gehiago, Somuga
Andoaingo animazio ekoizpen etxearen atarian eta Gartxot filma webgunean.
Estreinua 2011ko Azaroaren 18an. Laister Euskal Herriko hainbat zine aretoetan.

2011/11/08

Asier Altunaren Bertsolari


Euskal Herriko Bapateko Ahozko Literaturari egiten zaion lehenengo film dokumental propioa izanik, oso interesgarria iruditu zait.
Gustatu egin zait eurak adierazitako metafora; hitzen eta ideien unibertsoan, hizkuntzaren sokan, (neurria, errima eta doinuaren) zehar diharduten "funambulistak", amildegira so(entzulegoa), "Bertigoa", begirada poetiko batekin gainditzen saiatzen diren koblakariak direla.
Gomendagarria benetan. Zorionak egile, bertsolari eta partehartzaile guztiei.