Investigación Plástica, Electrografía, Obra Gráfica digital experimental, Inter-acciones entre la abstracción y la figuración.
Ikerketa Plastikoa, Elektrografia.
Experimentaziozko Lan grafiko digitala. Abstrazio eta Figurazioaren arteko harremanak, Arte Ederrak.
- MEDIA LAB NET GALLERY.
By Joxe Amantegi.
XVI. mendeko baserritarren ohiko prozedura jarraituz, habe
luzeko dolarea lanean ikusteko aukera paregabea, jendeari jarduera haren
berri zuzenean eta zehatz-mehatz eskainiz.
Zurezko egitura hau indarrez bihurritzea, sagarraren usaina eta lehen
muztioaren lurruna, aspaldiko lan baten lekuko izatea…. jardun honetan
dena da zirraragarri.
Arizkungo Jo ala Jo taldeak sagarrak kirikoketa erritmoan zanpatzen
dituzte. Kirikoketa, pisoiekin, sagarra txikitzeko mazoekin egiten den
txalapartaren aldaera da.
Ezkio-Itsasoko eta Yartu elkarteko kide diren bost bizilagunek, XVII.
mende hasieran baserrian bizi izandako Kortabarria familia antzezten
dute.
Bisitariak elikadura, sagardogintza, ohe jantzi eta ehun,
altzari konponketa, lanabes eta egur egitura, ereitea, baratzeko
produktuei eta abarrei buruzko arloetaz jabetzen dira.