2011/11/19

Gartxot Bardoaren istorioa, marrazki bizidunetan

Arturo Campionen narrazioan oinarritua eta Benito Lertxundiren musika lankidetzarekin batera, Asisko Urmeneta, Edorta Barruetabeña eta Juanjo Elordik jorratutako 85 minutuko film honetan Gartxot eta Mikelot (aita-semeak), XII. mendeko Itzalzuko bi koblakarien istorioa kontatzen zaigu.


Abodin artzain legez lan egiten zuen Gartxot, Orreagako monjeek erromes gidatzat hartu zuten; Mikelot kantari handi batean bihurtzeko asmotan zebiltzan.

"Arazoa", euskaraz Orreagako borrokari buruzko bertso batzuk abestu zituztenean hasi zen, ez baitziren fraideen gustokoak izan. Gartxot monastegitik kanporatzea erabakitzen dute, bere semea indarrean bertan geldiaraziz, ez baitzuten bere Kanturako gaitasuna desaprobetxatu nahi.
Aipatzekoa da, hunkigarria den tragedia honetan, Asiskoren marrazteko gaitasun berezia, argazkiekin uztartzen den teknika
digitala eta pertsonaien ahozkotasunaren egokipena bertako hizkerara eginiko ahalegina, Xiberotarra erabiliz.
Informazio gehiago, Somuga
Andoaingo animazio ekoizpen etxearen atarian eta Gartxot filma webgunean.
Estreinua 2011ko Azaroaren 18an. Laister Euskal Herriko hainbat zine aretoetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario